jueves, 11 de abril de 2013

aro bakoitza ahaztezina dela

if we´d gone again all the way from the start
i would try to change the things that killed our love

Nazkatu naizelako udaberria itxoiteaz; Suediarrek bezala maite dut negua, eta zer? Apirileko euritan blai izanda ere pozik bizi naiz; orduan, zertarako itxaron udaberriari, konturatu orduko gaua helduko bada...? Agian laukidun koaderno batek internetek baino askatasun gehiago ematen du, eta egoismo apur batekin (aspaldiko partez) neuretzat idazten dut. 
Bizitza azkenean anekdota eta etapen multzo bat besterik ez da, eta konturatu gabe aro berri bat hasi dut: hari eta kate zaharrak moztuz, berriak eraikitzeko. Zarrailako argia gertu ikusten dut, musika onaz disfrutatu eta liburuetatik ikasi... Eta euskaraz idaztea erabaki dut; errazagoa delako, maite dudalako.
 Konplikaziorik gabe. Naizena banaiz eta punto?

Bartzelona aldean gelditu omen da inspirazioa, eguzkitan, eta orain koaderno artean oihukatzen dut. 
Agian udara heldu bitartean itzuliko da nire bila, edo iraileko argi izpiekin.
Honenbestez, Laster arte.
Dena primeran doa; ondo izan zu ere. Ea noizbait elkar ikusten dugun.



Jone, edo lagun, nahi baduzu.