domingo, 24 de marzo de 2013

Eibar-Bilbo-Manchester-Featherstone-Bimish-Leeds-Featherstone-Manchester-Bilbo-HOME
thanking to everyone who took part in this amazing experience, all of you are incredible
 i wont forget you.
 



 
   
   
   
   


sábado, 2 de marzo de 2013

etxera bidean


Izoztutako paisaiek garbiagoak dirudite beti paisaia likidoek baino. Begiek bezala. Izoztutako begiek ere askoz garbiagoak dirudite. Pikutara erromantikoen likidotasuna. Pikutara begietako olatuak eta itsasbeherak. Askoz nahiago zure laku izoztuak, ertzetan harkaitzik gabeko laku horiek.


Koldarra naizela esaten didate. Sufritzeko beldurrez gozatzeari utzi diodala eta horrelako umekeriak. Baina zertarako busti, lakua ederra badago horrela, izoztuta. Zertarako erabaki maite zaitudan ala ez, zure begiak politak badira, politak badira horrela. Polita bada patinak jantzi eta zure lakuetan irristatzea, busti gabe. Zure gainean labain eginez beti, erori gabe, eta nire gainean bakar-bakarrik zerua. Nahikoa eta gehiegi pisatzen du zeruak bestela ere nire sorbaldetarako, ez dut beste kargarik behar. Ez horixe.


AULKI BAT ELURRETAN